- La actualidad del mañana -
- La actualidad del mañana -

Este es tu último artículo gratis este mes. Te queda un artículo gratis este mes. Te quedan unos pocos artículos gratis este mes.
No renuncies a la Verdad, suscríbete

Suscríbete

Titular honetan edozer idatzi genezake ezer ulertuko ez duzula dakigulako

BIZTANLERIAREN %99AK HACKEATU GAITUZTELA USTE DU

Este contenido es posible gracias a las personas que respaldan El Mundo Today con su suscripción. Ayúdanos a seguir siendo el mejor medio de información del país y suscríbete.

Bat, bi, hiru, lau, bost. Dilistak ezbeharra Hernani oso garrantzitsua iparraldea ipuina gerizpea iltzea ama lo betirako.

Zure kontzientziaren hurbileko iturriek jakinarazi dutenaren arabera letra segida honek zer dioen jakin gabe testu hau irakurtzen zabiltza. El Mundo Today hackeatu dutela edo ordenagailua apurtu zaizula pentsatzen egongo zara. Baina ez da horrela. Komunikabide honek jakin ahal izan duenaren arabera, irakurtzen ari zaren hau, hitz hauek, euskaraz idatzita daude. Beraz, momentu honetan, zuk euskaraz ez jakitea, zu eta hitz hauen esanahiaren arteko harresi zeharkaezin bat da.

Pena bat da irakurtzen ari zaren hau deszifratu ezin ahal izatea, artikulu hau oso garrantzitsua baita. Artikuluak hizkuntza eder honek bizi duen babesgabetasunaren inguruan hitz egiten du eta justu albiste hau oso berebizikoa du euskarak bere jarraipen eta biziraupenerako. Baina, berdin da, horretaz ere ez zara konturatzen ari.

EEEEEEEEEEEEH KAIXOOOOOOOOO EEEEEEEEHHHHH LAGUNTZAAAAAAAA LAGUNDUUUUUUUUUUUU

Hainbat saiakeraren ondoren, informazio hori zuri helaraztea ezinezkoa dela ondorioztatu da. Nahiz eta guk oihu egin, argi dago ezin duzula artikulu honetan esaten duena ulertu.

Kontsultatutako aditu guztiek egoera hau tamalgarria dela diote. Zuk jakingo duzu zer egiten duzun.

Gainera, egunkari honen zuzendari diren Xavi Puig eta Kike Garcia artikulu honek dioena ulertu ezin dabiltzala jakitera eman da ere. Zure antzera daude. “Euskaldunen hizkuntza horretan artikulu bat idatzi behar dugu, zu euskalduna zara ezta? Idatzi ezazu zerbait zure jendearentzat”, esan dute gaur goizean artikulu hau kazetari honi (niri, Eñauti) enkargatu diotenean.

Zer egingo diogu ba. Honaino iritsi bazara. Kaixo, Eñaut naiz. Ez dut baieztatuko, baina litekeena da El Mundo Today-ko erredakzioan isilpean sartu izana, egunkari madarikatu hau saboteatzeko asmoz. Izan liteke. Berriro diot, ez dut baieztatuko. Berdin dio, beraiek ez dira gertatzen ari denaz konturatzen ari.

Gaurko egunaren amaieran, artikulu hau 0 pertsonek irakurri dute eta 1830 irakurle daude artikulu honek dioena Google Translate-aren bitartez ulertzen saiatzen.

spot_img

Apúntate a nuestro boletín de titulares

Últimas publicaciones

spot_img
spot_imgspot_img